Sirope, marka estrategikoa, marketin digitala eta publizitate irtenbideak diseinatzen dituen Bilboko sormen-marka agentzia.

Duela gutxi, marketin digitalaren mundu zirraragarrian murgiltzeko aukera izan nuen, arlo horretan espezializatutako agentzia batera egindako bisitaren bidez. Estrategia digitalaren bihotzean sartu nintzenean esperimentatu nuena adierazgarria eta aberasgarria izan zen, gaur egungo enpresa-munduko teknologiaren eta sormenaren arteko elkarguneari buruzko ikuspegi berrituarekin utziz.

Benetan atentzioa eman zidana zera izan zen: Sirope ez dela marketin digitalaren agentzia bere horretan, sormen agentzia bat baizik, hau da, zenbakiak eta estatistikak ez dauden agentzia. Gehien inporta zuena edo ezinbestekoa zena zen eguneroko bizitzan ez dioguna merezi adinako garrantzia ematen: sormena.

Agentzia horretan giro sortzaile eta berritzailea zegoen, non une ezberdinetan aurkeztutako ideia bakoitzak beste edozein bezain baliotsuak ziren, ideia nondik edo notik zetorren baztertu gabe. Hori miretsi beharreko zerbait zen.
Azken finean, marketin digitaleko agentzia honetara egin nuen bisitak mirespen handiarekin utzi ninduen industria honek bultzatzen duen asmamenagatik eta dedikazioagatik. Estrategietatik eta metriketatik haratago, marketin digitalaren eremuan sormena eta berrikuntza trukerako txanpona dira, eta enpresa-mundua hunkitzeko eta eraldatzeko potentziala benetan mugagabea da.